Parekoen ebaluazio

Parekoen ebaluazioa edo berdinen ikuskapena (ingelesez: peer review) metodo bat da lan bat ebaluatzeko, eta bertan parte hartzen dute egilearen antzeko gaitasuna duten profesionalek. Inguru akademikoetan arbitraje ere deitua, idatzizko lan eta finantzapen eskaerak ontzat hartzeko erabilitako metodoa da, hauen kalitate, originaltasun, sinesgarritasun, zehaztasun zientifiko, etab. neurtzeko helburuarekin, hauek argitaratu aurretik. Arlo profesional askotan erabiltzen da, finantziazio-eskarietan adibidez, eta modu nabarmenean zientzia-aldizkarietan, artikulu bat argitaratu aurretik. Parekoen ebaluazioak helburua du neurtzea lan baten kalitatea, originaltasuna, egingarritasuna, zehaztasun zientifikoa, etab., artikulu bat argitaratu aurretik, edo diru-eskari bat onartu baino lehen. Prozedura gisa zientzia-artikuluak argitaratu aurretik, arbitrajea XX. mendearen erdialdean hasi zen aplikatzen. Albert Einstein zientzialariaren Annus Mirabilis artikulu iraultzaileak, adibidez, ez ziren arbitratu Annalen der Physik aldizkariaren 1905eko zenbakian argitaratu aurretik. Max Planck kontseilu editorialeko burua (eta teoria kuantikoaren aita) ohartu zen zelako “garrantzia” zuten jasotako eskuizkribuek, eta berauek argitaratzea agindu zuen, besterik gabe. Bestetik, demostratu da zenbait artikulu iruzur hutsa izan direla, nahiz eta berauek argitaratu aurretik parekoen ebaluazioak ontzat eman. Hori gertatu zen Uraren memoriaz eta Fusio hotzaren inguruan Nature aldizkarian ateratako artikuluekin eta, berriki, Hwang Woo-Suk zientzialariak Science aldizkarian Zelula amen inguruan argitaratutakoarekin.


Developed by StudentB